ekoNOMIA

Euriborrak ia berdin segitzen du

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da indizeak %1,225ean bukatu du apirila. 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 480 euro gutxiago ordainduko ditu; hilean 40 euro gutxiago.

2010eko apirilaren 30a
14:31
Entzun
Apirileko datuak kontuan hartuta, Euriborrak ia martxoaren bukaeran bezala jarraitzen du, %1,215etik %1,225era igo baita. Iaz garai honetan %1,771ean zegoen. Marka historikoa 2008ko uztailean lortu zuen: %5,393.

Gaurko datuaren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 480 euro gutxiago ordainduko ditu; hilean 40 euro gutxiago. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.