Hileko datuak hartuta, euriborra %5,384an geratu da irailean. Hala, beraz, oso gertu gelditu da joan den uztailean lortu zuen marka historikotik (%5,393). Abuztuan %5,323an zegoen.
Horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 700 bat euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Ekonomia
Euriborrak ia goia jo du irailean
Uztailean lortu zuen markatik gertu geratu da. %5,384an dago orain. Mailegua daukanak urtean 700 bat euro gehiago ordaindu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu