Urritik azarora bitartean ere jaitsi egin da hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea, eta %0,506ko batez bestekoarekin amaitu du hilabetea. Inoizko bigarren mailarik apalena da hori, aurtengo maiatzean soilik egon baita horren azpitik (%0,484).
Dena den, hilabete arteko bilakera baino garrantzitsuagoa izaten da urteartekoa, mailegua urtean behin berritzea izaten baita ohikoena. Kontuan hartuta iazko azaroan %0,588an amaitu zuela, merkatuko egingo dira hipotekak, baina oso gutxi. Esaterako, 120.000 euroko maileguak dituztenek 20 urteko epean itzultzeko, lau euro gutxiago ordaindu beharko dituzte aurrerantzean. Urtean 50 euro inguru aurreztuko dituzte beraz.