Euriborrak marka historikoa lortu du gaur: %5,418. 2000ko abuztuaren 22an erdietsi zuen aurreko errekorra: %5,337.
Joan den maiatzetik puntu erdia igo da, %4,994an bukatu zuelako.
Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du Euriborrak, eta euroguneko aurreikuspenaren arabera ezartzen da. Hau da, merkatuek interes tasak igo egingo direla uste dutenean, Euriborrak ere gora egiten du. Atzo Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak iragarri zuen tasak igo egingo direla seguruenik.
EBZk ezarritako interes tasen eta Euribor indizearen artean puntu bateko aldea egotea ez dela "normala" diote, ordea, adituek. Haien arabera, Euriborrak %4,2 eta %4,25 artean egon beharko luke. EBZk interes tasak jaistean hasiko dela indizea egonkortzen diote, haien aurreikuspenean arabera, urte amaiera aldera. Izan ere, finantza erakunderen iritziz inflazioa kontrolatzeak du lehentasuna orain.
Ekonomia
Euriborrak marka hautsi du: %5,418
Aurreko errekorra 2000ko abuztuan lortu zuen (%5,337).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu