Euriborrak duela egun batzuk jo zuen goia, errekorra hautsita (%5,439), eta gaur berriro marka apurtu ez duen arren, oso gertu geratu da: %5,434an. Ekaineko batez bestekoa orain arte %5,321ekoa da -maiatzean %4,994koa izan zen-.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da euribor indizea. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du, eta euroguneko aurreikuspenaren arabera ezartzen da. Hau da, merkatuek interes tasak igo egingo direla uste dutenean, euriborrak ere gora egiten du.
Ekonomia
Euriborrak markatik gertu segitzen du, %5,434an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu