Ekonomia

Euriborrak urria %5,258rekin amaitu du, apiriletik izan duen mailarik baxuenarekin

Euriborrak gaur %4,865ean hasi du eguna; apiriletik izan duen mailarik baxuena da hori. Jaitsiera horren ondorioz, urriko batez bestekoa %5,258an kokatu da. Halere, duela urte bat sinaturiko hipotekak garestitzen jarraituko dute. Ekainaz geroztik, %5,3tik gora egin du hilero.

2008ko urriaren 31
17:37
Entzun
Urria %5,258ko batez bestekoarekin amaitu du euriborrak. Apirilaz geroztik izan duen beherakada handiena da. Jaitsiera horrek erakusten du adierazleak beheranzko joera hartu duela urri hasierako maximoetatik. Munduko gobernu eta banku zentralek hitzartu zituzten finantza sistema babesteko neurriek eragina izan dute jaitsiera horretan.

Euriborrak uztailean igoera maximoa izan zuen (%5,393); abuztuan jaitsi egin zen (%5,323) eta irailean berriz ere %5,384ra igo zen. Urria maximo historikoekin hasi zuen, urriaren 2an %5,526ra iritsi baitzen. Urriko bigarren astetik aurrera, baina, euriborrak beheranzko joera izan du eta, ondorioz, sei dezima jaitsi da hiru astetan.

Adituen arabera, finantza sistemen babes neurriei eta interes tipoen murrizketei esker 2009ko hasieran euriborra jaitsi egingo da, %4 baino beherago kokatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.