ekonomia
Euriborraren igoera %1,25ekoa izan da, iazko irailetik altuena
Euriborrak igotzeko joera duen arren, beherapena izango dute duela urtebete kontratatutako hipotekak berrikusten dituztenek.
Hipoteken kalkulua egiteko indikatzaile erabilienak, euriborrak, %1,25eko bataz bestekoa eskuratu du, 2009ko irailaz geroztik altuena, baina iaz markatzen zuen %1,65etik urrun dagoenez, duela urtebete hipoteka kontratatu zutenek ordaina jasoko dute. Bataz beste 150.000 euroko hipotekajaso zutenek urtean 340 euroko beherapena izango dute, gutxigorabehera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu