Uda amaieraz geroztik euroak dolarrarekiko izan duen gorakada nabarmenak %13 indartu da lehen kezkak zabaldu ditu Europako Banku Zentraleko kideen artean. Financial Times Deutschland egunkariak zabaldu duenez, EBZ barruko kide batek adierazi die lehen aldiz aztertzen ari direla interes tasak jaisteko aukera euroaren gorakada geratzeko.
Euroaren indarrari buruzko kezka plazaratu berri dute Belgikako eta Herbehereetako banku zentraletako buruzagiek. Guy Quaden Belgikako Bankuko gobernadoreak joan den astean ohartarazi zuenez, «euroa gehiago sendotzen bada hazkuntza ekonomikoari kalte egin diezaioke». Ildo beretik mintzatu da Arnout Wellink holandarra, esportazioen jaitsiera buruan zuela. EBZko kontseiluko kide dira Quaden zein Wellink.Dolarraren etengabeko ahultzearen ondorioetako bat izango da aurreikuspen makroekonomikoen aldaketa. EBZk, esaterako, euroa 1,17 dolarrean zegoenean egin zituen bereak eta orain 1,25eko mugan dago.
Marka historikoa
Atzo, hain zuzen ere, inoizko maila handiena lortu zuen Europako Batasuneko diruak. Frankfurteko azokan 1,2511 dolarrera heldu zen arratsalde erditsuan, bezperako marka historikoa 1,2469 dolar erraz hautsita. Saioaren amaieran zertxobait apaldu zen euroa. EBZk 1,2499 dolarreko truke ofiziala eman zuen. Eguberri aldera finantza merkatuek izan ohi duten mugimendu txikia ikusita, gaur ere datu horretatik gora amaitzea erraza dirudi.
DIRUA
Euroaren indarrak lehen kezkak sortu ditu EBZn
Europako diru bakarrak 1,25 dolarreko muga gainditu du lehen aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu