Euroguneko 2003ko bigarren hiruhileko Barne Produktu Gordinak (BPG) hamarren bat behera egin zuela adierazi zuten atzo Eurostaten azkeneko kalkuluek. Europako Batasun osoa kontuan hartuta, 2003ko bigarren hiruhileko BPGk ez zuen aldaketarik izan aurtengo lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta.
Emaitzok inbertsioa eta esportazioakgutxitzeak eragin dituztela adierazi zuen Europako Batzordeak. Kontsumitzaileen gastua, berriz, hamarren bat eta hiru hamarren handitu ziren, hurrenez hurren, euroaren eremuan eta Europako Batasunean.
Nahiz eta teknikoki ezin den atzerakada ekonomikoaz hitz egin, horretarako bi hiruhileko jarraitan egin behar baitu BPGk beheraka, Gerassimos Thomas Ekonomia Gaietarako bozeramaileak «emaitza etsigarria» dela adierazi zuen atzo. Hala ere, adierazle guztiek hurrengo hiruhilekoetan ekonomia suspertuko dela esaten dutela gaineratu zuen Thomasek.
2003ko hirugarren hiruhilekoan euroaren eremuko BPG %0 eta %0,4 artean handituko dela aditzera eman zuen Europako Batzordeak.
Euroguneko BPGren susperraldi iragarpenaren arrazoi nagusitzat munduko eta, batez ere, AEBen ekonomien bizkortzea jo zituen Pedro Solbes Ekonomia Gaietarako komisarioaren bozeramaileak.
Eurogunea %0,1 apaldu da apiriletik uztailera arte
Emaitza etsigarria dela azpimarratu du Europako Batzordeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu