Euroguneak 39.400 milioi Greziara bidean jarri ditu
BRUSELA. Euroguneko finantza ministroek behin betiko baiezkoa eman diote Greziaren bigarren erreskateari —130.000 milioi eurokoa—. Eta jadanik Atenasera bidean da laguntza horren lehen zatia —39.400 milioi euro—. Erabakia dezente atzeratu da, batez ere, Greziak ez zituelako behar bezala indarrean jartzen agindutako murrizketa neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu