Eurogunean %1,5eko inflazioa izan da martxoan
BRUSELA. Eurostaten arabera, sei hamarren igo da inflazioa martxoan eurogunean, eta %1,5ean amaitu du hilabetea. Espainian, %1,4 garestitu dira prezioak. Pentsatzekoa da, beraz, Hego uskal Herrian ere antzeko mailan ibiliko zirela, normalean hamarren bat edo biko aldea soilik egoten baita. Datua behin-behinekoa da, apirilaren 16an berretsiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu