ekonomia

Eurogunean BPGa iaz %1,4 hazi zen, baina atzeraka doa

2010etik puntu erdia jaitsi zen barne produktu gordina. Europako Batasunean ere bai.

2012ko martxoaren 6a
16:34
Entzun

Euroguneko BPG barne produktu gordinak 2011ko azken hiruhilekoan aurrekotik hiru hamarreko egin zuen atzera. Urte arteko datuetan, BPGak %1,4ko hazkundea eduki zuen, 2010ean baino puntu erdia gutxiago. Ondorioz, Europak bertako ekonomia atzeraldian sartzeko arriskua ikusten du. 

Europako Batasunean, antzeko datuak: barne produktu gordina joan den urtean %1,5 hazi zen, 2010ean %2. Iazko azken hiruhilekoan ere behera egin zuen aurrekotik: hiru hamarreko.

Italia, Herbehereak eta Belgika atzeraldian sartu zuen 2011ko azken zatian, bi hiruhilekotan segidan barne produktu gordinak ez zuelako hazkunderik eduki. Italian eta Herbehereetan azkenekoan BPGak %0,7 egin zuen behera aurreko datutik, Belgikan %0,2. Eslovenia, Portugal eta Grezia ordurako atzeraldian ziren.

 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.