Euroguneko bankuek ez dute zerga berezia pagatu beharko

2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Sektore pribatuak erreskate planen zati bat beren gain hartzeko eztabaidatutako neurrien artean izan da banku guztiei —Greziaren zor publikoa dutenei zein ez dutenei— zerga berezi bat ezartzea eta bildutako dirua horretarako baliatzea. Nicolas Sarkozyk proposatu zuen euroguneko finantza erakunde guztiek beren aktiboen %0,0025eko zerga berezia pagatzea hurrengo bost urteotan. Horri esker urtean 10.000 milioi bilduko zirela kalkulatu zuen Frantziako Gobernuak. Proposamena, ordea, ez zen Alemaniaren gustukoa, indarrean jartzeko eta dirua jasotzen hasteko denbora asko beharko zelakoan. Azkenean, Sarkozyk amore ematea lortu du Angela Merkelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.