Euroguneko ekonomia atzeraldi "arin" batean sartuko da lehen hiruhilekoan, eta urtearen bigarren erdian apur bat suspertuko da, Europako Batzordeak gaur jakinarazi duenez. 2012. urtea %0,3ko atzeratzearekin amaituko du.
Batzordearen aurreikuspenen arabera, eurogunea bigarren hiruhilekoan ez aurrera ez atzera geldituko da, BPGk ez baitu bilakaerarik izango. Hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan, berriz, "hazkunde apala" izango du, %0,2koa, hain zuzen.
Bestetik, Europako Batasuna ere atzeraldian sartuko da lehen hiruhilekoan, eta bigarrenean onera egingo du. Urtea amaitu arte Europako Batasuneko herrialdeen ekonomiak positiboan jarraituko du. Hala ere, urteko zenbaketa eginda, Europako Batasunak ez du hazkunderik izango 2012. urtean.