Grezia
•Lehena. 2010eko maiatzaren 2an Greziari 110.000 milioi uztea erabaki zuten Europako Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak. Dirua 2014an itzultzekoa zen, baina epea beste hiru urte luzatu zuten gero. Horixe da Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak onartutakoa.
•Bigarrena. 2011ko uztailaren 21ean, Greziari diru gehiago uztea erabaki zuen euroguneak. Guztira 160.000 milioi dira, iaz agindu eta artean banatu gabekoa barne. Hartzekodun pribatuek parte hartuko dute.
Irlanda
2010eko azaroaren 28an, Irlanda 85.000 milioi eurorekin erreskatatzea erabaki zuten. Horietatik ia 20.000 milioi Irlandak berak jarriko ditu. 50.000 milioi bankuak salbatzeko erabiliko dituzte eta 35.000 milioi, berriz, estatuari laguntzeko
Portugal
2011ko maiatzaren 16an Portugali 78.000 milioi uztea onetsi zuten EBk eta NDFk. Hiru urtean itzuli beharko ditu Lisboak.
Beste neurriak
2013ra arte zailtasunak dituzten herrialdeak laguntzeko 750.000 milioiko funtsa eratu du EBk. Urte horretatik aurrera beste tresna bat izango da.