Enplegua

Euroguneko langabezia %10,3 izan da urtarrilean

Tasarik txikiena da 2011. urteko abuztutik. Europako Batasun osoan langabezia %8,9 izan da.

Ivan Santamaria.
2016ko martxoaren 1a
08:39
Entzun

Joan den urtarrilean hamarren bat egin du behera langabezia tasak Europako Batasunean eta eurogunean, Eurostat erakundeak emandako informazioaren arabera. Euroguneari dagokionez, pasa den urtetik hona puntu bat murriztu da langabe kopurua. Batasun osoari dagokionez, orain dela urtebete tasa %9,8 izan zen. Langabe kopurua EBn txikiena da 2009. urteko maiatzetik.

Guztira, 21,78 milioi lagun daude beharrik gabe EBn. Eurogunea osatzen duten herrialdeetan 16,64 milioi dira. Abenduarekin alderatuta, 163.000 langabe gutxiago daude batasun osoa, eta 105.000 gutxiago eurogunean.

Tasarik txikienak dituzte Alemaniak (%4,3), Txekiar Errepublikak (%4,5), Maltak eta Erresuma Batuak (%5,1 bi herrialdeek). Aldiz, tasarik handienak daude Grezian (%24,6), Espainian (%20,5) eta Kroazian (%16,4).

Aurreko urtetik hona 24 herrialdetan egin du behera tasak, eta bere horretan jarraitu du batean (Estonia). Aldiz, hiru herrialdetan egin du gora: Letonia (%0,7 gora), Austria (%0,4 gora), eta Finlandia (%0,3 gora). Urtebetea jaitsierarik handienak izan dituzte Espainiak (%2,9 gutxiago), Eslovakiak (%2 gutxiago), Irlandak (%1,5 gutxiago), eta Portugalek (%1,5 gutxiago).

Gazteen langabezia tasa %19,7 da batasun guztian, eta %22 eurogunean. 25 urtetik beherako 4,4 milioi lagun daude lana aurkitu ezinik EBn.

Hego Euskal Herriko langabezia erroldatuaren tasa %12,9 izan zen urtarrilean. Enplegu zerbitzu publikoek bihar argitaratuko dituzte otsailean izan duen eboluzioaren datuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.