Euroguneko langabezia tasa %8,8koa izan da abenduan

Luxenburgok du tasa txikiena (%3,9); handiena Espainiak du (%11,2)

Erredakzioa
2004ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Eurostatek argitaratutako datuen arabera, Euroguneko langabezia tasa bere horretan geratu da iazko azarotik abendura bitartean; %8,8an. Europako Batasunean ere, ez da aldaketarik egon, %8koa izan da bai azaro eta bai abenduan. 2002ko euroguneko langabezia tasa %8,6koa izan zen, eta EBkoa, aldiz, %7,9koa.

Langabezia tasarik txikiena Luxenburgok du, %3,9rekin. Irlanda eta Austria pixka bat okerrago daude, %4,5 eta %4,6ko tasekin hurrenez hurren. Tasarik handiena, ordea, Espainiak du, %11,2rekin. Langabezia tasa igoera handiena eduki duten herrialdeak Herbehereak, Danimarka eta Luxenburgo izan dira. 25 urtez azpikoen langabezia tasa, %16,6ko izan zen eurogunean eta %15,4koa EBn.

-

Langabezia EBn



Az. Ab.

EB 15 %8 %8

Eurogunea %8,8 %8,8

Luxenburgo %3,9 %3,9

Herbehereak -- %4,1

Irlanda %4,6 %4,5

Austria %4,5 %4,6

Suedia %6 %6

Danimarka %6 %6,1

Portugal %6,9 %6,9

Belgika %8,3 %8,3

Finlandia %9 %9

Alemania %9,2 %9,2

Frantzia %9,5 %9,5

Espainia %11,2 %11,2

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.