Europako ekonomia krisialditik ateratzen ari da, Europako Batzordearen arabera, eta Barne Produktu Gordinak (BPG) gora egingo du hurrengo hilabeteetan, nahiz eta ekonomia oraindik oso ahul dagoela ohartarazi duen.
Ekonomiak lehen eta bigarren hiruhilabetean izandako atzeraldiaren ondoren, hirugarren eta laugarrenean %0,2 eta %0,1 haziko dela iragarri du batzordeak. Iragarpen horiekin, aurreikusi du Europako herrialde nagusietako ekonomiak 2009an bukaerarako aterako direla krisialditik, Espainiako Estatukoa izan ezik.
Dena dela, Alemaniako ekonomiak %5,1 egingo du behera aurten, Frantziako Errepublikakoak %2,1, Italiakoak %5, Erresuma Batukoak %4,3 eta Herbeheretakoak %4,5. Espainiako Estatukoa %3,7 jaitsiko da.
Inflazioak gora
Urtea amaitu baino lehen inflazioak gora egitea espero dute. %0,4ra iritsiko da eurogunean eta %0,9 Europako Batasunean.
Ekonomia
Europa krisialditik aurten aterako dela iragarri du Europako Batzordeak
Espainiako Estatuko ekonomiak krisian segituko du, haren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu