Ekonomia

Europako 50 konpainia handienen artean sartu da Iberdrola

Burtsan 60.000 milioi euroko balioa du energia enpresak, eta Stoxx 50 indizean sartu da. BBVA irten da zerrenda horretatik.

Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, konpainiako akziodunen batzar nagusian. LUIS TEJIDO / EFE
Paulo Ostolaza.
2019ko irailaren 3a
09:07
Entzun

Etengabe ari da gora egiten Iberdrolaren balioa burtsan; %35 handitu da urtea hasi zenetik. Atzo marka berria ezarri zuen —9,44 euroraino heldu ziren Iberdrolaren akzioak— eta Europako merkatuak itxitakoan baieztatu zen albistea: Stoxx 50 indizean sartu zen Iberdrola, hemezortzi herrialdetako 50 konpainia handienen artean. Bizkaiko konpainiak 60.000 milioi euroko balioa gainditzen duen lehen aldia da.

Azken urteetan Iberdrolak hainbat herrialdetara zabaldu du bere jarduna —AEB, Mexiko, Brasil eta Erresuma Batua—, eta adituek gustuko dute hori. Bizkaiko enpresak ekonomia sendoa du, eta, gainera, fruituak ematen ari da, eta aspalditik ari da energia berriztagarrien alde egiten.

Iberdrola sartzearekin batera, BBVA irten da Stoxx 50 indizetik. Bankuaren balioa %7,7 txikitu da, interes tasa txikiek eragindako testuinguruak sortzen dituen zalantzak direla eta.

Atzo iragarri zituzten arren, irailaren 23an gauzatuko dira aldaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.