Europako 90 bankuren estres azterketak, gaur
LONDRES. Europako Banku Agintaritzak gaur arratsaldean jakinaraziko ditu kontinenteko 90 finantza erakunderi egin dizkien estres azterketen emaitzak. Test horien bidez neurtu nahi dute bankuek eta aurrezki kutxek nahikoa kapital ote duten ekonomiak okerrera egingo balu. Hego Euskal Herriko kutxak eta BBVA aztertutakoen artean daude. Espainiako eta Alemaniako banku batzuek huts egingo dutela zabaldu dute dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu