ekonomia

Europako aurrekontu itun berriaz erreferenduma egingo du Irlandak

Fiskaltzak dio gobernua behartuta dagoela galdeketa batera deitzera, akordiora batzeak herrialdeko konstituzioa aldatuko lukeelako. Lehen ministroak oraindik ez du eman aurrekontu diziplinari buruzko kontsultaren datarik.

2012ko otsailaren 28a
20:25
Entzun

Enda Kenny Irlandako Gobernuko lehen ministroak jakinarazi du Europako Batasuneko aurrekontu diziplinari buruzko itun berria berresteko erreferenduma antolatuko duela. "Uste dugu jendeak ulertuko duela itunak garrantzia duela, beharrezkoa dela, eta baiezkoa emango duela", esan du.

Irlandako Fiskaltzak ondorioztatu du Irlanda Europako akordiora batzeak herrialdeko konstituzioa aldatuko lukeela eta, beraz, gobernua behartuta dagoela galdeketa batera deitzera.

Kenny Fine Gael alderdi kontserbadoreko kideak ez du datarik eman, baina bai esan duela datozen asteetan ekingo dietela prestaketa lanei.

Eamon Gilmore Atzerri ministro laboristak ere iritzi dio herritarrek baietzaren alde egingo dute,"hazkunde ekonomikoa" babesteko.

2008an Lisboako Itunari buruzko erreferenduma egin zuten Irlandan, eta ezezkoa nagusitu zen. Europaren presioen ondorioz, 2009an berriro egin zuten, eta, orduan, baiezkoak irabazi zuen. 2001ean Nizako akordioari ezezkoa eman zioten herritarrek baina 2002an baiezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.