Europako Banku Zentralak (EBZ) gaur jakinarazi du prest dagoela banketxe guztiei hauek behar duten dirua uzteko, finantza krisiari aurre egin asmoz. %3,75eko interesean utziko die dirua, eta gaurtik jarriko du neurria abian.
EBZk interes tasa jaitsi zuen atzo, %4,25etik %3,75era. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak ere erabaki bera hartu zuen. EBZk hilaren 15ean ipiniko du martxan neurria, euroaren eremuan. Lehengo ostegunean bertan %4,25eko interes tasari eustea erabaki zuen. Azkeneko bost urtean atzo jaitsi zuen tasa lehen aldiz, eta 2007ko maiatzekoaren parean jarri da.
Europako eta Ipar Amerikako beste lau banketxek ere neurri bera hartu zuten atzo. Horien artean, Ingalaterrako banketxeak; puntu erdia jaitsi zuen hark ere, eta orain %4,5ean dago.
Ekonomia
Europako Banku Zentrala, banketxe denei behar duten dirua uzteko prest
%3,75eko interesean utziko die dirua, gaurtik, finantza krisiari aurre egin nahian. EBZk atzo puntu erdian jaitsi zuen interes tasa, baita Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu