ekonomia

Europako Banku Zentralak berriro esan du "beharrezkoa" dela estatuek defizita murriztea

Neurriak hartzeko ere eskatu du Jean Claude Trichet EBZko presidenteak.

2011ko abuztuaren 9a
17:51
Entzun

Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak berriro esan du gaur: "Beharrezkoa da estatuek defizita jaistea eta neurriak hartzea. Hori da gure mezu nagusia". Hala, uztailaren 21ean euroguneko gobernuek onartutako plana "ahal den azkarren" betetzeko eskatu du.

Tricheten arabera, orain arte neurriak hartu izan ez balira, "merkatuetako gaurko krisia" lehen mundu gerratik izandako "larriena" litzateke. 

Europe 1 Frantziako irrati kateko elkarrizketan adierazi duenez, "nazioarteko ekonomiarengan konfiantza arazo handia" dago egun. "Azkeneko lau urtean ari gara tentsioa bizitzen", eta uste du "gauza askoren ondorioz" ari dela gertatzen hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.