Ekonomia

Europako Banku Zentralak beste 40.000 milioi dolar jarriko ditu

Atzo beste hainbeste ipintzea erabaki zuen, "merkatuan interes tipoetan tentsioak daudelako".

2008ko irailaren 23a
10:30
Entzun
Krisi ekonomiko eta finantzakoa dela-eta, banketxeak eta erakunde publikoak etengabe ari dira jartzen dirua, eta gaurkoa da azken adibidea: Europako Banku Zentralak (EBZ) iragarri du beste 40.000 milioi dolar jarriko dituela banketxeen merkatuan. Atzo jakinarazi zuen beste hainbeste jartzea erabaki zuela. EBZren arabera, banketxe komertzialek gaur arteko epea izango dute diru eskaera egiteko.

"Diru merkatuetan interes tipoetan tentsioak daudela ikusi dugu, eta prest gaude dirua jartzeko", esan du EBZk.

Lehengo astean modu ezohikoan 125.000 milioi euro ipini zituen banketxe berak, baita beste 80.000 milioi dolar ere gehigarri bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.