ekoNOMIA

Europako Banku Zentralak "egonkortasun eta suspertze aroa" aurreikusi du ekonomian

Jarduera ekonomikoaren atzeraldia bukatu dela dio iraileko agerkari ofizialean. Haren arabera, susperraldia pixkanakakoa izango da, eta leku denetan berdina ez.

2009ko irailaren 10a
16:50
Entzun
Europako Banku Zentralaren (EBZ) ustez, euroaren eremuan egoera ekonomikoak ez du okerrera egingo datozen hilabeteetan, "egonkortasun eta jardueren pixkanakako suspertze aroa" aurreikusi baitu. Hala dio iraileko agerkari ofizialean.

"Jarduera ekonomikoaren atzeraldia bukatu" dela adierazi du, eta "zantzu onak" ikusi dituela euroa duten herrialdeetan eta beste batzuetan. Dena den, susperraldia ez da leku denetan berdina izango, haren arabera. Hala, oraindik ere zuhurtzia behar dela azpimarratu du.

Lehengo astean interes tasei %1ean eustea erabaki zuen EBZk, "hazkundea sustatzeko". Tasak ez dira behin ere %1etik behera egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.