Ekonomia

Europako Banku Zentralak euroaren gunean %4an mantendu ditu interes tipoak

Finantza merkatuen krisiak eragina izan du igoerarik ez egiteko.

2007ko irailaren 6a
14:41
Entzun
Europako Banku Zentralak gobernu kontseiluak euroaren gunean %4an mantendu ditu interes tipoak. Finantza merkatuen krisia dela-eta, igoerarik ez egitea erabaki du gaurko bileran. Egoera "modu estuan zaintzen" ari dela esan dute arduradunek.

Interes tipoa puntu laurdena igotzea aurreikusia zuen duela aste batzuk. Azkeneko aldiz ekainean igo zuten diruaren prezioa, eta 2001eko abuztutik orduan jo zuen goia.

Bankuek epe motzean euren artean dirua prestatzeko arazoekin segitzen badute, euroa duten herrialdeetan hazkunde ekonomikorik ez izateko arriskua ikusten duela dio Europako Banku Zentralak. Horrek epe luzera finantzaketan arazoak sortuko lituzke, haren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.