Ekonomia

Europako Banku Zentralak interes tasa %1ean mantenduko du

Modu horretara, eurogunean diruaren prezioaren tasa historiako maila baxuenean dago.

2009ko abuztuaren 6a
16:52
Entzun
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasa bere hortan utziko du, hau da, %1koan mantenduko du. Krisiari aurre egiteko, diruaren prezioaren maila inoizko baxuena da horrela eurogunean.

Jean Claude Trichet EBZko presidentearen arabera, eskura dagoen informazioarekin interes tasaren maila "egokia" da. Trichetek adierazi duenez, ekonomia "ahul" egon arren, atzeraldiak "hondoa jo du" eta susperraldia iragarri dezaketen " igoerak" daude. Dena den, ekonomiaren "ziurtasun eza" oraindik handia dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.