Europako Banku Zentralak (EBZ) zor publikoa erosten jarraituko duela argitu du gaur Jean-Claude Trichet EBZeko presidenteak. Hala ere, "prezioen egonkortasuna arriskuan jarri gabe" egingo duela gaineratu du. Trichetek ez du argitu, ordea, zenbait egunkarik argitaratu duten moduan EBZ Irlandako eta Portugalgo zor tituluak modu masiboan erosten ari ote den. "Funtzionatzen ez duten merkatuetan" egiten ari diren zerbait dela esan du soilik, eta "ezohikoa" neurriak direla.
Euroa txanpon "fidagarria" dela ere gaineratu du, eta arazoa ez dela euroarena, baizik eta zenbait herrialdek izan duten aurrekontu politikarena.
Ekonomia
Europako Banku Zentralak zorra erosten jarraituko duela zehaztu du Trichetek, "prezioen egonkortasuna arriskuan jarri gabe"
Euroa ez dagoela krisian esan du EBZko presidenteak, arazoa zenbait herrialdek izan duten aurrekontu politika dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu