ekonomia

Europako Bankuak %0,25 igo du interes tasa

Duela bi urtetik %1 zen. EBZko buruak iragarri du herrialde batzuek "gogor lan" egin beharko dutela beste batzuen aldean.

2011ko apirilaren 7a
20:27
Entzun

2009ko maiatzaren 7tik interes tasa %1 izan ondoren, Europako Banku Zentralak  %0,25 igo du gaur (EBZ) euroguneko tasa, "inflazio presioak" geratzeko asmoz. 2008ko uztailean jo zuen goia tasak: %4,25.

Jean Claude Trichet EBZko presidenteak gaurko bileraren ondoren esan du euren xedea "prezioen egonkortasuna" lortzea dela, euroguneko 17 herrialdeek erabakiak ikuspegi globala izanda hartzen dituztela, baina iragarri du herrialde batzuek "gogor lan" egin beharko dutela beste batzuen aldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.