Europako Batasuneko liderrek onartu dute EBko estatu kideek Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,5 inguru jarduerak eta enpleguak sustatzera bideratzea. Neurri horrekin, Europa pairatzen ari den krisi ekonomikoa gainditu nahi dute. Krisiari aurre egiteko Europako Batasuneko estatu kideek hartu beharreko neurrien esparru gisa balioko du ekonomia suspertzeko plan horrek.
Guztira, Europako Batasuneko estatu kideek 200.000 milioi euro zuzenduko dituzte ekintza bateratu horietara. Horietatik 170.000 milioi euro aurrekontu nazionaletik etorriko dira eta, gainontzekoa, Europako Inbertsio Bankutik eta Europako Batasuneko estatuko kutxetatik. Dena den, liderrek argi utzi nahi izan dute estatu bakoitzak erabaki ahal izango duela ekonomia krisiari aurre egiteko zein ekimen aplikatu, "bakoitzaren egoeraren arabera".
Ekonomia
Europako Batasunak BPGaren %1,5 krisia gainditzera bideratuko du
Guztira, 200.000 milioi euro zuzenduko dituzte Europako Batasuneko kideek Europako ekonomia suspertzera. Jarduerak eta enpleguak sustatu nahi dituzte ekimen horrekin. Nolanahi ere, estatu bakoitzak erabakiko du krisiari aurre egiteko zein ekimen aurrera eraman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu