ekonomia

Europako Batasunak EAE aukeratu du berrikuntza proiektu batean parte hartzeko

2012ko maiatzaren 30a
14:56
Entzun

Europako Batasunak hala erabakita, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak berrikuntza eta garapen programa eta politikak hobetzeko proiektu bat abiarazi du SPRIren eta Tecnaliaren bitartez, eta Europako beste zazpi eskualderekin lankidetzan. TRES (Towards Regional Specialisation for Smart Growth Spirit) proiektuak 1.700.000 euro inguruko aurrekontua izango du hiru urterako, eta EBren INTERREG IV C ekimenak emango dio diru horren %77, Jaurlaritzak azaldu duenez.

Proiektuaren helburua egitasmoan parte hartzen duten Europako lurraldeetako berrikuntza eta garapen programak zein politikak hobetzea da. Nyugat-Dunantul (Hungaria), Eskozia, Valga (Estonia), Piamonte (Italia), Bukarest, Lubelskie (Polonia), Baltic Region (Finlandia), Stuttgart eta EAE dira eskualde horiek.

Egitasmoaren bidez, eskualdeek elkarrekin eraiki ahal izango dute euren etorkizuna, eta ezagutzaren ekonomia globalizatuan kokatuko dira, "espezializazioa eta eskualde mailako hazkunde adimentsua" oinarritzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.