Europar Batasunak ezohiko bilera deitu du datorren ostiralean. Krisia aztertuko dute, eta euroguneko hainbat herrialdek duten zorra ikuskatuko dute, batez ere, azken egunetan sortu den egonezaren ostean.
Oraindik ez da formalki deitu bilera. Alemania eta Herbehereeak uzkur dira, baina antolatzeko asmoa finantza-merkatuek herrialde batzuei egiten dien presioaren harira sortu da. Gainera, Greziaren balizko bigarren erreskate bat ere eztabaidatu beharko dute, sektore pribatuaren parte hartzeaz, hain zuzen. Onartu dute ziurrenik Greziak ez duela bere zor osoa ordainduko.
Bart Euroguneko Finantza ministroek hartu dituzten erabakiek ez dituzte kezkak desagertarazi, eta gaur ere Italiako eta Espainiako finantza sistemen arrisku sariak gorenera iritsi dira goiz partean. Gero, ordea, lasaitu egin da egoera, kezkagarria izan arren. Bileraren beste helburu bat da, Greziako kasua Espainia edo Italiara kutsatzea eragoztea.
Ostiralean Europako Bankuen Aginteak 91 bankuri egindako erresistentzia frogen emaitzak emango ditu.