ekonomia

Europako Batzordea ere bankuei diru gehiago ematearen alde azaldu da, haiei "aktibo toxikoak" kentzeko

Europako Batasuneko herrialdeei ekintza plan bateratu bat proposatu die Jose Manuel Durao Barrosok. 

2011ko urriaren 6a
12:29
Entzun

Atzo Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak esandakoa aintzat hartu du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak, bankuei diru gehiago ematearen alde azaldu baita. Europako Batasuneko herrialdeen ekintza plan bateratu bat beharko litzateke horretarako, Durao Barrosoren arabera, eta dagoeneko egin die proposamena.

"Bankuei aktibo toxikoak kentzea" da helburua, Europako Batzordeko presidenteak YouTube eta Euronewseko elkarrizketa batean esan duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.