Gipuzkoako Diputazioak baieztatu duenez, Europako Batzordeak 64,5 milioi euroko zigor eskaera egin du opor fiskalen auzian. Bruselak kalkulatu du 2.500 egun pasatu direla laguntza horiek legez kanpokozat jo zirenetik, eta ordutik igarotako egun bakoitzeko 25.817 euroko isuna eskatu du. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari egin dio proposamena , hari baitagokio azken erabakia. Aldundiak iragarri du hainbat "argudio juridiko eta tekniko" igorriko dizkiola epaitegiari, zigorra gutxitu edo bertan behera gera dadin.
Berez, isun eskaera Espainiaren aurkakoa da, EBko auzitegiak estatukideekin soilik tratatzen duelako. Baina Espainiako Gobernuak lege bidez argi utzi du diputazioek emandako laguntzen erantzukizuna haiena dela.