Ekonomia

Europako Batzordeak ekonomia ministroen kontseilua epaitegira eramango du

Europako Batzordeak 15 estatukideetako Ekonomia eta Finantza Kontseiluaren aurka salaketa jartzea erabaki du, gaur egindako bileran. Frantziak eta Alemaniak ez zuten egonkortasun ituna bete, baina Europako Batasuneko ekonomia ministroek ez zituzten bi estatu horiek zigortu, legeak zigorra ezartzea aurreikusten duen arren. Orain, Bruselako exekutiboak, Romano Prodi buru duen batzordeak, ekonomia kontseilua epaitegira eramango du, argudiatuta estatuek ezin dietela uko egin Europako Batasunaren legei. Europako Batzordeak halako erabaki bat hartu duen lehen aldia da.

2004ko urtarrilaren 13a
20:23
Entzun
Erabaki historikoa hartu du Bruselako exekutiboak. Alemania eta Frantziaren defizit altuegia zela-eta, ekonomia ministroek ez zuten prozedura bete eta batzordeak prozedura hori eraman du auzitegira. Prodi buru duen batzordeak azkartasuna eskatu dio Luxembug-eko epaitegiari eta honen erabakia sei hilabete barru etor daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.