Europako Batzordeak erreforma gehiago eskatu dizkio Italiari
Biharko lehen goi bileran Espainiari eta Italiarineurri gehiago hartzea eskatuko diotela dioen zirriborroa hara eta hona dabil. Izenik aipatzen ez duen arren, testuak dio «ahalegin berezia» egin beharko dutela «zor subiranoaren merkatuan tentsioa» jasaten duten herrialdeek. Espainia eta Italia, alegia. Bigarren horri jendaurrean eskatu dio Europako Batzordeak gehiago egin dezala bere defizita eta zorra gutxitzeko. Bruselaren arabera, «egiturazko erreforma indartsuagoak» egin behar ditu Erromak, besteak beste, bere lan merkatua gehiago liberalizatzeko. Italiaren arrisku hobaria 400 puntura igo zen atzo, baina geroago jaitsi zen, EBZk haren zorra erosi zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu