Informatika

Europako Batzordeak ia 500 milioi euroko isuna jarri dio Microsoft informatika enpresari

Europako Batzordeak 497,2 milioi euroko isuna jarri dio AEBetako Microsft informatika enpresa erraldoiari, "PC ordenagailuen sistema operatiboaren esparruan duen kuasi-monopolioan gehiegikeriak egiteagatik". Microsoftek eskuduntzen legedi komunitarioa "hautsi" duela dio Europako Batzordeak, "PC ordenagailuen sistema operatiboaren merkatuan duen kuasi-monopolioa eskuduntzak murrizteko erabili duelako".

2004ko martxoaren 24a
15:02
Entzun
Europako Batzordeak "Microsofti agindu" dio "bere jarrera ilegala" aldatu ez duenez, 120 eguneko buruan, konpetentziari, Windows sistema operatiboarekin harremanetan jartzeko behar diren interfazeen berri emateko.

Halaber, 90 eguneko buruan, Microsoftek fabrikatzaileei eta kontsumitzaileei Windowsaren esplotazio sistemaren bertsio bat emateko agindua jaso du, Windows Media Player erreproduktorea jasotzen ez duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.