Europako Batzordeak isuna jar diezaioke Googleri
BRUSELA. Europako Batzordeak zenbait praktika aldatzeko eskatu dio Googleri, bestela merkatuan duen nagusitasunaz baliatzeagatik isuna jar diezaiokeelako. Brusela 2010eko azaroan hasi zen Google ikertzen, lehiakideen iragarkiak bere mesedetan zerabiltzala iritzita. Orain, aste batzuk eman dizkio aldaketak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu