BALIO MERKATUAK

Europako burtsetan, Ibex-35 bakarrik jaitsi da

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Gorabehera handiko eguna izan zen atzo burtsan. Madrilgo erasoak gertatu eta biharamunean urduritasuna nabaritu zen Europako indizeetan. Lehen orduetan galerak nagusitu ziren, baina orduek aurrera egin ahala gorantz egin zuten Europako indize nagusiek, eta amaieran, Ibex-35ak baino ez zuen galerarik izan.

Al Kaedak ostegun gauean Erresuma Batuko egunkari arabiar batera bidalitako gutunak akzioak amildu zituen. Ibex-35 %3 inguru galtzera iritsi zen une batean. Haatik, lau egunez behera egin ostean New Yorkeko Dow Jones indizeak, ateak irekitzean, gorantz egin zuen eta aukera hori baliatu zuten Europako burtsek gorantz egiteko. Azkenean, Ibex-35 %0,98 jaitsi zen eta Parisko Cac-40 %0,42 igo zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.