Europako findegi handiena, bankarrotan
GENEVA. Zorrak ordaintzeari utzi dio Petroplusek, Europako petrolio findegi handienak. Suitzako enpresak 1.750 milioi dolarreko zorra du, baina ezin dio aurre egin mailegurik eman ez diotelako. Petrolioaren kontsumoaren beherakadak estu hartu du Petroplus, eta bost lantegitik hiru itxita izan ditu azken asteotan, eskaera txikia dela eta. Haren akzioak balioaren %99 galdu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu