Diru sarrerak bermatzeko errentaren baldintzak gogortzen dituen legearen erreforma behin betiko onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Aurrerantzean, EAEn hiru urtez erroldatuta egon beharko da gizarte laguntza jasotzeko. Halaber, lanpostu eskaintza «egoki» bat errefusatzea aski izango da ordaina galtzeko.
Lana eta gizarte laguntza lotzen Eusko Jaurlaritza «aitzindari» izan dela nabarmendu zuen Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. Eredu berri hori Alemaniakoarekin parekatu zuen, eta haurrak dituzten gurasoen ordaina «Austria, Finlandia eta Suedian» adinakoa dela ziurtatu zuen. Legearen aldaketa babestu dute PSE-EEk eta PPk. EAJ eta UPD abstenitu dira, eta besteek aurka bozkatu dute.
Europako herrialde aurreratuekin parekatu du eredua Zabaletak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu