EKONOMIA

Europako liderrek krisia eta zorra konpontzen saiatzeko deitutako ezohiko bilera ez da egingo

Datorren ostiralean zen egitekoa, baina atzeratzea erabaki dute; egingo dute, baina ez dakite noiz.

2011ko uztailaren 13a
19:34
Entzun

Ostiralerako deitu zuen ezohiko bilera Europako Batasunak, Greziaren bigarren erreskatea desblokeatzeko eta krisia herrialdeen artean ez kutsatzeko neurriak hartzeko.

Atzeratu egin da, eta egiteko asmoarekin jarraitzen duten arren, ez dakite noiz izango den. Alemaniako agintariek presarik ez dagoela esaten jarraitzen dute, "Greziak irailera arte irauteko adina finantziazio du". Gainera, Alemaniako bozeramaileak bilera horretarako "plan zehatzik" ez dagoela salatu du, eta atzeratzeko eskatu.

Bilera laster egingo dela jakinarazi dute, baina data jartzeko dago oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.