ekonomia

Europako politika "atzerakoien" aurkako mobilizazio eguna da gaurkoa

Baionan manifestazio bat izan da, ELAk elkarretaratzeak egin ditu, eta UGT eta CCOOk martxak egin dituzte.

2012ko otsailaren 29a
20:23
Entzun

Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta, gaur mobilizazio eguna da Europa osoan, politika "atzerakoiak" salatzeko, EBren murrizketen aurka eta enpleguaren eta justizia sozialaren alde.

ELAko ordezkariek, adibidez, Bilbon eta Iruñean elkarretaratzea egin dute. "Europa mailako mobilizazioak beharrezkoa dira, baina ez norberak bere esparruan egin behar duena saihesteko edo ordezkatzeko. Enpresa mailan, herri mailan edo nazio mailan norberak egiten duenaren osagarri izan behar dute”, esan du Laura Gonzalez de Txabarri ELAko nazioarteko arduradunak. "Krisi sakon baten barnean sartuta gaude, krisi ekonomiko, politiko, gizarteko, ingurumenekoa”.

Hegoaldean UGT eta CCOOk martxak egin dituzte. Baionan manifestazio bat izan da, besteak beste CGT sindikatuak deituta, Zorroztasunari aurre egiteko garaia da lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.