Euroaren eremuan langabezia %0,1 jaitsi zen otsailean: %10etik %9,9ra. 2009ko urritik langabezia ez zegoen %10aren azpitik.
Europako Batasuneko 27 herrialdeetako datuak aintzat hartuta, %0,1 murriztu da lanik gabeko lagunen kopurua: %9,6tik %9,5era. Duela bi urteko irailetik %9,6an zegoen.
Herbehereetan dago tasarik txikiena: %4,3koa. Luxenburgon %4,5ekoa, Austrian %4,8koa. Handiena Espainiako Estatuan: %20,5ekoa. Ondoren, Lituanian: %17,4koa.
Eurostatek eman ditu datuok, gaur, Bruselan.