langabezia

Europan langabezia tasa mantendu egin da

Eurostatek jakinarazi duenez, azaroan eurogunean %10,3koa zen eta Europako Batasunean %9,8koa. Langabezia txikiena Austrian dago (%4), handiena Espainiako Estatuan (%22,9).

2012ko urtarrilaren 6a
22:11
Entzun

Euroguneko eta Europako Batasuneko langabezia tasek ez zuten gorabeherarik izan azaroan, Eurostat estatistika erakundeak jakinarazi duenez. Eurogunean %10,3an segitu zuen eta Europako Batasunean %9,8an. 

2010eko azaroko langabezia tasa hiru hamarren baxuagoa zen eurogunean, eta bi hamarren baxuagoa EBn. Azkeneko urtean 723.000 langabe gehiago erregistratu dira Europako Batasunean; horietatik 587.000, eurogunean. 

Estatu kideen artean langabezia maila baxuena dutenak Austria (%4), Luxenburgo eta Herbehereak (%4,9) dira. Aldiz, maila altuena dutenak Espainiako Estatua (%22,9), Grezia (%18,8) eta Lituania (%15,3) dira, Eurostaten arabera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.