Euroguneko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,3 eta 0,7 bitartean haziko da aurtengo lehenengo hiruhilekoan, Europako Batasuneko (EB) Finantza eta Ekonomia Gaietarako Zuzendaritzak iragarri duenez. Eurostat estatistika bulegoak, berriz, zehaztu du 2003ko azkeneko hiruhilekoan BPG %0,3 igo zela Eurogunean eta %0,4 EBn.
Iazko datuak 2002ko azkeneko hiruhilekoarekin erkatuz gero, BPGk %0,6 egin du gora Eurogunean. Inportazioak %2,1 handitu dira. Inbertsioak %0,6 eta industri jarduera %0,9. Herrialdeka, Erresuma Batuan igo da BPG gehien: %1 ia-ia. Espainian, berriz, %0,7. Eurostaten azalpenen haritik, Finantza eta Ekonomia Gaietarako Zuzendaritza ohartarazi du litekeena dela BPG %0,3 eta 0,7 bitartean haztea eurogunean 2004ko lehenengo hiruhilekoan. Ekonomiaren hazkundea «egonkortu» egingo da.
Eurostatek %0,7ko hazkunde ekonomikoa iragarri du
Estatistika erakundearen arabera, Euroguneko eta EBko BPGk %0,3 eta %0,4 igo ziren 2003ko azkeneko hiruhilekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu