Eurostaten auzia dela eta, Solbes ez dago «eroso»

Estatistika erakundean sumatutako iruzur kasuak gertutik eragin diezaioke, bere ardurapean baitago

Erredakzioa
2003ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Pedro Solbes Europako Batzordeko Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioa kezkatuta agertu zen Espainiako Ser irrati katean Eurostaten antzeman diren iruzur kasuak direla eta: «Egoera ez da erosoa, nire ardurapean dauden gaiak baitira».

Herenegun atera zen argitara auzia. Europako Batzordeak prozedura bat ireki du Eurostateko zuzendari nagusi Yves Franchet eta departamendu bateko zuzendari Daniel Byk ikertzeko. Enpresa pribatuentzako egiten diren lan estatistikoen salmentatik 900.000 euro «kutxa beltz» batera desbideratu zutela sumatzen da.

«Europako sistemaren funtzionamenduan, ni bulegoko arduradun politikoa izaki, konfiantzan oinarritutako harremanetan lan egiten dut zuzendariekin», azaldu zuen atzo Pedro Solbesek. «Gertaeren berri izan dugunean berehala hasi gara ikertzen. Arazoa da zergatik beste zenbait gertaera ez diren lehenago ezagutu», gaineratu zuen komisarioak.

Hala ere, Europako Batzordeari egunotan leporatu zaio atzeratu egin dela ikerketetan, hedabideek iragan maiatzaren 16ean eman baitzuten kasuaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.