Ekonomia

Eurotaldeak dio Greziak laguntza gehiago beharko duela datorren urtetik aurrera

Jeroen Dijsselbloem presidenteak saihestu egin du hirugarren erreskateari buruz hitz egitea.

Miren Garate.
2013ko irailaren 5a
12:45
Entzun

Datorren urtean amaitzen da berez Greziari hitzartutako laguntza plana. Alabaina,herrialdearen arazoak ez direla  ordurako konponduko esan du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak. Hala, 2014tik aurrera ere babes gehiago beharko duela herrialdeak dio. "Ez dut Greziari mailegu berri bat emateari buruz hitz egin,  baina badaude arrazoiak pentsatzeko  programa amaitzen denean arazoak ez direla konponduta egongo, eta babes gehiago beharko duela".

Dijsselbloemen esanetan, Eurotaldeak konpromisoa hartu zuen herrialdeari babes egokia emateko, laguntza planak irauten zuen bitartean, baita ordutik aurrera ere, "merkatuetarako sarbidea berreskuratu arte, betiere  ezarritako baldintzak betetzen baditu". "Eurotaldeak adostu zuen, beharrezkoa izanez gero, neurri gehiago hartzea; besteak beste, Greziari emandako maileguei interesak jaistea edota funts estrukturalak kofinantziatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.