EkonOMIA

"Euskadi eraldatzeko" topaketa hilaren 18an

Woka Euskadi ekimena antolatu du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, eta eremu publikoko eta pribatuko eragileak batuko dira, norbera bere zentroan. Erakunde bakoitzak gehienez bost proposamen zehatz egingo ditu.

2009ko maiatzaren 4a
13:36
Entzun
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Woka Euskadi ekimena antolatu du maiatzaren 18rako, "Euskadi eraldatzeko" herritarrek hausnarketa egin eta parte hartzeko. 125 erakundek baino gehiagok baieztatu dute parte-hartzea ekimenean, antolatzaileek adierazi dutenez.

Partaide bakoitzak bere zentroan gogoeta topaketa sustatuko du langile, bezero, hornitzaile eta abarrekin. Bi ordu inguru eztabaidan eman ondoren, erakunde bakoitzak gehienez bost proposamen zehatz egingo ditu, eta Innobasquera bidaliko.

Maiatzaren 18ko hitzordua Innobasquek bi hilabete hauetan garatu duen sareko hausnarketa prozesuaren "indargunea" da, "euskal ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handirantz aurrera egiteko".

Proposamen guztiak jendaurrean aurkeztuko ditu Innobasquek, ekainaren 18an Bilbon egingo duen batzar nagusian. "Innobasquek eremu publikoaren eta pribatuaren arteko itun gisa egiten duen ekarpenaren adibide garbia da ekimena, bi eremu horietako eragileek hausnarketa, kezka eta itxaropenak partekatuko baitituzte, geroko ekimenetarako oinarri izan daitekeen ikuspegi bat ere partekatzeko guztien artean", esan dute antolatzaileek. "Uste dugu gizarte hau eraldatu eta krisia gainditzeko kolektiboki pentsatzen eta egiten ari delako mezua indar handikoa dela, baita gure mugetatik kanpo ere".

Woka Euskadik bloga eta hortik zabalkunde jarduera "etengabea" egiten du, "ezinbesteko baliabideak eta informazioa emanez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.