Euskadiko Elkarte Laboralen Taldeak ez du bat egingo grebarekin
Defendatzen duen enpresaereduarekin «kontraesana» delako,Euskadiko Elkarte Laboralen Taldeak jakinarazi du ez duela bat egingo martxoaren 29ko grebarekin. Ohar baten bidez azaldu du elkarte laboralei ere enpresa arruntei aplikatzen zaien araudi berbera aplikatzen zaiela. Alabaina, langileak enpresako bazkide ere badirenez, balizko gatazkak barne akordioen bidez konpon ditzaketela azaldu du. Taldearen esanetan, errespetatu egingo ditu greba egitea erabakitzen dutenen eskubideak nahiz ez egitea erabakitzen dutenenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu